Gertakaria Desulfurazio unitatean

Gaur, 11ak aldera, 3. gasolioaren Desulfurazio unitatearen doikuntza egitean, labearen barruan bat-bateko gehigizko presioa izatea eragin duen gertakaria eman da. Ez da produktuaren ihesik, suterik ezta atmosferarako isuririk izan.

Honen ondorioz, Petronorren mediku zerbitzuak lesio arinak izan dituzten lau langile zaindu ditu, kalte materialak besterik ez dira izan labean.

Instalazioa segurtasun osoko baldintzetan dago. Gertakaria eragin duten zergatiak ezagutzeko ikerketa prozesua ireki da.