Petronorrek Zierbena trainerua berritu du eta Bilboko Itsas Museoari eman dio

Petronorrek Zierbena trainerua eman dio, gaur goizean, Bilboko Itsas Museoari, bere berriztapenean  6.000 euro inbertitu ostean. Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiak trainerua eman dio Jon Ruigomez museoaren zuzendariari.

Egurrez egindako  200kg-ko trainerua egitura sendoa eta deformaezina dauka; 1985an Pasaiako Ikazeta ontziolak egin zuen. Zierbenako Arraun Taldeak erabili zuen estropadetan 1994. urterarte. 1995tik aurrera erreserba izan zen eta abandonaturik zegoen, Petronorrek berritu duen arte.

6.000 euroko aurrekontuaz, Petronorrek traineru honen berriztapenean parte hartu du. Gonzalo Soto, arraunlari ohia eta Findegiaren langilea, berritze lanak zuzendu ditu.

Victor Perez de Gezuragak hurrengoa azaldu du:Petronorrek ibaiari eta Bilboko zein Bizkaiko portuko ekintzei loturik egon da beti, bere industria izaeragatik. Baina ez da bakarrik industria tradizioa, baizik eta ondare ohitura izatea nahi dugu, disfrutatu ahal izateko. Dohaintza honekin bere kultura eta historia ondarea datozen belaunaldiek disfrutatzea nahi dugu”. Jon Ruigomez bere aldetik oso pozik aurkeztu da dohaintza honengatik:Petronor aukerako nagusia da Itsas Museoan. Bizkaiko enpresa garrantzitsuenetakoa da, portuko itsas sektorean garrantzitsuena. Punta Luzeroko Itsas-Terminalaren eraikuntzarekin portuko garapenean garrantzizkoa izan zen, portuan garapen handia ekarri zuen baita Bilboko hirian. Bilbotar zein Bizkaitarrek eskerrak eman behar dizkiogu enpresa honi eta museoak Petronorri eskertzen dio berritutako hurreratze hau eta Zierbenako traineru zaharberrituaren dohaintza. Aipatzekoa da eraberritze ostean Bilboko Itsas Museoari eman izana”.

Orain Zierbena trainerua Bilboko Itsas Museoaren leku berezian kokaturik dago.

Argazkiak, hemen.

Bideoa, hemen.