Enkarterri Group Petronorren bisitari

Enkarterri Groupek Petronor bisitatu du Findegia gertutik ezagutzeko eta industria zerbitzuetako hornitzaileak homologatzeko enpresak dituen eskakizunak jakiteko asmoz. Jose Ignacio Zudaire Pertsona, Erakunde, zein Instituzio Harremanen zuzendaria haiekin izan da.

Enkarterri Group hainbat sektoreetako 62 enpresa zein erakundek- (zerbitzu enpresak, eraldatutako metalaren enpresak, irakas-guneak, garapen agentziak, eskualdeko udaletxeak…)- osatutako entitatea da. Bere helburua Enkarterrietako jarduera ekonomikoa bultzatzea da.

Bisitan zehar, Enkarterri Grouparen kideak industria zerbitzuetako hornitzaileak homologatzeko Petronorrek dituen eskakizunak ezagutu dituzte. Alberto Cuesta findegiaren kontratazio arduraduna guztia azaltzeaz arduratu da.

Bilera profesionalaren ostean instalazioak bisitatu dituzte, bereziki FMUaren kontrol-gela. Bertan Gregorio Sotok, sail horretako burua, eta Eduardo Gorbeak, kontrol operadorea, instalazioaren prozesuak, eta kontrol zein segurtasun sistemak azaldu dizkiete.