Repsol Fundazioak eta Petronorrek Tailer Zientifikoak ekarri dituzte Muskizera

Repsol Fundazioak, Petronorrekin batera, tailer zientifikoen edizio berria antolatu du Muskizen, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasleentzat. Guztira 18 tailer egingo dira Somorrostroko Irakas-gunean, apirilaren 28tik 30era.

Luis Gonzaga Vera  Repsol Fundazioaren Hezkuntza teknikariak, Gualber Atxurra Petronorren Erakunde Harremanetako arduradunak, eta Juanma Seco Somorrostro Irakas-gunearen zuzendariak tailerrak aurkeztu dituzte, gaur.

Juanma Secok Somorrostro Irakas-gunearen izenean eskerrak eman ditu “gure gazteen hezkuntza zein prestakuntza lanerako” Petronorren eta Repsol Fundazioaren laguntzagatik. “Tailer hauek geure gazteei aurrerapenak eta aurrerapen horiek egunero, etxean, ematen diguten bizitza kalitatea erakusten diete. Kimika, energia eta industria prozesuak daukagun bizitza kalitatearekin erlazioa daukate” azaldu du Gualber Atxurrak. Luis Gonzaga Verak, bere aldetik  hurrengoa gaineratu du: “ tailer hauekin gazteak zientziara, teknologiara, berrikuntzetara gerturatu nahi ditugu, modu ludiko eta parte-hartzaile batean, haien artean zaletasun zientifiko-teknikoak eta zientzia eta teknologiaren aldeko interesa sustatzeko”.

400 gazte baino gehiagok parte hartuko dute jarduera berritzaile eta erabat praktiko honetan. Jardueraren helburua zientziaren mundura modu ezberdin batean hurbiltzea da, ¡Reacciones en Acción! tailerraren bitartez.

¡Reacciones en Acción! tailerrean, ikasleek ikasgelatik kanpo kimikarekin kontaktuan jartzeko aukera dute, eta erreakzioen abiaduran eragina duten faktoreak ikasi. Adibidez, katalizatzaileen funtzionamendua ikus dezakete praktikan, eta zenbait kontzeptu kimiko ulertu, hala nola, prezipitazioa, kristalizazioa eta elektrolisia. Gainera, kontzeptu horiek birfindegiko kimikari batek eguneroko lanean nola aplikatzen dituen ikusiko dute.

Ekimen hori Repsol Fundazioaren hezkuntza proiektuen barruan dago, gazteen artean zientziaren eta ikerkuntzaren inguruko interesa pizteko, beraien balioak sustatzeko eta gure gizartearen garapena mesedetzeko asmoz egiten direnak.

Informazio gehiago