Mantenu lanak 2. zuziaren lurrun-lerroan

Petronorrek jakinerazi nahi du gaur, ekainak 12, 2. zuziaren lurrun-lerroaren baitan mantenu lanak egingo direla.

Bi ordutan zehar, gutxi gorabehera, ez da zuzira lurrunik  sartuko, beraz, daitekeena da garra lantzean behin gehitzea, baita gasen opakutasuna ere, gure instalazioen funtzionamenduan batere arazorik eragin gabe. Lanak amaitzerakoan zuzia bere ohiko egoerara bueltatuko da.

Erabaki hauek adierazi zaizkie honezkero Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzari, Bizkaiko Industria eta Energia Lurralde Ordezkariari, Osasun eta Kontsumo Sailaren Enkarterri-Ezkerraldeko Eskualde Batzordeari, SOS DEIAki, Ertzaintzari eta Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenako udalei.