Muskiz zein Zierbenako uraren kalitatea bikain

2013ko Euskadiko Ingurumen Profilak Euskadiko uraren kalitatea ona dela baieztatzen du. Zentzu honetan, Bizkaiko hondartzen osasun kontrolerako azken programaren arabera, La Arenako (Muskiz-Zierbena) uraren kalifikazioa bikaina da.

Euskadiko uren kalitatea hobetu egin zen Euskadin 2013an. Azaleko ur masen egoera ekologikoak eta fisiko-kimikoak garapen positiboa aurkeztu du eta lurpeko uren egoera kimikoa ona edo egonkorra da. Osasun ikuspuntuaren arabera bainurako uren kalitatearen joera positiboa da.

Bizkaiko bainu eremuen osasun kontrolerako azken programan aztertutako 21 hondartzetatik La Arenak emaitzarik onenak atera dituztenen artean dago. Txostenaren arabera, uraren osasun kalifikazioa ezin hobea da, beraz, bainu librea dago.

Gogoratu beharra dago, La Arena hondartza eta bere ingurunea oso balio handiko natura gunea dela Muskiz zein Zierbenan. Hori dela eta, bi herrietako udalek 2004. urtetik ezarrita daukate La Arena hondartzaren zerbitzuen kalitatea eta ingurumena kudeatzeko Barneratutako Sistema  (ISO 9001 eta ISO 14001 arauak).