V. Petronor-Muskiz Futbol Kanpusa hasi da

V. Petronor-Muskiz Futbol Kanpusa hasi da, gaur goizean, Malecon zelaian, Muskiz, Abanto-Zierbena, Zierbena, Sopuerta, Santurtzi zein Kantabriatik etorritako 61 umeko lehen txandarekin.

Gaurtik aurrera, eta datorren ostiralera arte (ekainak 27), 5-12 urte bitarteko lehen ume txandak, goizeko 9:45etatik 13:30etara, futbola ikasten gozatuko du.

Futbolean jokatzen ikastea eta dibertitzea da, ByP Eventos Deportivos-ek antolatzen duen eta Petronorrek babesten duen, Kanpusaren helburu nagusia, betiere umeen arteko lehiaketa-xederik gabe. Entrenatzeaz gainera, beste hainbat jolas motatan jarduterik izango dute.

Argazkiak, hemen.