Kontseilari ordezkariak berak Herriko Aholkulari-taldea informatu zuen

Andreu Puñet Petronorren kontseilari ordezkariak berak Muskizko  Herriko Aholkulari-taldea informatu zuen, atzo, ekainaren 21an eta uztailaren 2an izandako gertakariez eta, hurrenez hurren, San Julian de Musques auzoan zein Abanto-Zierbenako zenbait gunetan izan ziren eraginez.

Jakina denez, Petronorrek proposatutako Herriko Aholkulari-taldea pasa den ekainaren 11an sortu zen, Findegiaren -herriko ekonomiaren eragile denez gero-  eta hainbat sektoretako 13 pertsonek  ordezkatzen duten elkarte sarearekin harremanak hobetzeko asmotan.

Atzoko lehen lan-batzarra eztabaida-leku egokitzat bihurtu zen aurreko bi egunetan izan ziren akats teknikoak zehatz-mehatz azaltzeko eta xehetasun handiz aztertzeko. Besteak beste  “estatistikaz nekez gertatu zitezkeenak eta osasunerako inongo kalterik ez zutenak” alegia, betiere auzotarren ardura birritan piztuz. Hasierako aurkezpenak eta galdera-erantzunetarako denborak 80 minutu inguru iraun zuen bataz beste.

Batzarraren bigarren zatian, Elias Unzueta Prozesu buruak Petronorrek ur kudeaketaz indarrean jartzen diharduen egitasmoaz informatu zuen: bereziki DAR plantaz, zeinek 24 milioiko aurrekontuaz, sekulako hobekuntza lortu duen 2010etik hona, Findegiaren ur-kalitateaz, trataeraz, inguruko eraginaz eta berrerabilpenaz.