Petronorren Jarraipenerako Erakunde arteko Batzordea bildu da

Petronorren Jarraipenerako Erakunde arteko Batzordea bildu da gaur, Muskizen, San Julian de Musquesen eta Abanto-Zierbenan izandako azkeneko gertakariez mintzatzeko.

Andreu Puñet Petronorren kontseilari ordezkaria batzarrari hasiera eman dio erakunde ordezkariei gertatutakoagatik barkamenak eskatuz eta jazoera hauen arrazoiak azalduz. Bi gertakari hauek, nahiz eta denboran bat etorri, ez dute elkar zer ikusirik eta estatistikoki nekez gertatu daitezke (lehenengoa, 1.500 operaziotik batean, eta bigarrena, 30 urtero behin). Gainera, osasunerako ez dute inongo kalterik suposatu.

Bildutakoek, Puñeten bertaratzea eta argibideak eskertzeaz gainera, biztanleriarekin komunikazioa hobetzeko ideiak eman dituzte, baita erasotutako guneak garbitzeko eta informazioa emateko erakundeek zein Petronorrek izandako esku-hartzeen prestutasuna txalotu ere. Zentzu honetan, batzordeko kideak pozik aurkeztu dira erakunde erantzuleen jardun arduratsu eta azkarragatik, Petronorren laguntza eskertuz findegi-prozeduraren jarraipen eta kontrolerako lanean.

Eusko Jaurlaritzaren ordezkari tekniko zein politikoak izan dira batzarrean. Andreu Puñet Findegiaren zuzendariorde teknikoarekin, Kalitate eta Ingurumen Sailaren buruarekin eta konpainiaren Erakunde Harremanen teknikariarekin batera izan da. Inguruko herrietako ordezkaritzari dagokionez, Muskizko alderdi politikoen bozeramaileak (EAJ-PNV, PSOE, Biltzen EA eta zinegotzi adskribitu gabea) bertan izan dira, Zierbenako, Muskizko eta Abanto-Zierbenako alkate-alkatesarekin batera; azken bi hauek Ingurumen zinegotzigoarekin etorri dira.