III. Mello Sarian izena emateko epea zabalik

Mello Sariaren III. Edizioa martxan dago. Petronorren babesa duen frogak Muskizen izango da datorren irailaren 14an, Donibane Plaza irteera eta helmuga gunea izanik.  Izena emateko epea zabalik dago jadanik.

Zale eta profesionalentzako froga hau oinez edo korrikan egin daiteke. Ibilaldia goizeko 8:00etan hasiko da Donibane Plazan eta korrikalariak bi ordu beranduago, 10:00etan, irtengo dira. 28 kilometroko eta 3.600 metroko aldea duen ibilbideak Muskiz inguratuko du herriko mendi eta leku adierazgarrienetatik pasatuz. Gainera, hirugarren edizio honetan aldaketa txikiak egin dira ibilbidean, herriko leku zein baso berriak ezagutzera bideratuak. Ibilketan izena ematea 10€-ko prezioa dauka eta lasterketan 15€.

Txikiek ere beraientzako ibilbidea izango dute, 8 kilometrokoa. Ibilketa Donibane Plazatik irtengo da 10:00etan eta inskripzioa enparantzan bertan egin daiteke, goizeko 9:00etatik aurrera.

Izena eman, hemen.