Repsol Fundazioak Ekintzaile Funtsaren laugarren deialdia abian jarri du

Repsol Fundazioak Ekintzaile Funtsaren laugarren deialdia abian jarri du energia-eraginkortasun zein energiarekin erlazionatutako enpresa proiektuentzako. Proposamenak aurkezteko epea azaroaren 15ean amaituko da.

Deialdian adin nagusitasuna duen edozein pertsona fisiko zein juridikoa –legalki osatua- pate hartu dezake.  Enpresa parte hartzaileen tamainari dagokionez mikroenpresak edo enpresa txikiak izan beharko dira. Garrantzitsua da, aurkeztutako proiektuak energia-eraginkortasun zein energiaren esparruan ekarpen adierazgarriak izatea.

Inkubatuko den proiektu bakoitzak prestakuntza, teknologia, enpresa zein lege aholkularitza jasoko du, -tutore aditu talde baten koordinaziopean- hilero 6.000 eta 12.000 euro bitarteko laguntza ekonomikoa izateaz gainera, gehienez 24 hilabetetan zehar. Honi esker, enpresa proiektua garatu ahal izango dute, merkatuko eskakizunetara egokituz.

Proiektu hauetaz gainera, Ekintzaile Funtsak gehienez 5 idei aukeratuko ditu. Hilero 2.000 euroko laguntza ekonomikoarekin babestuko ditu, 12 hilabetetan zehar, beharrezko zahartzapena lortu dezaten, etorkizuneko inkubazio prozesuren batera aurkeztu daitezen.

Prentsa Oharra, hemen.