Ismael Razga eta Sandra Sevillano, III. Mello Sariaren irabazleak

Ismael Razga eta Sandra Sevillano irabazi zuten, atzo, Mello Sariaren III. edizioa, Muskizko mendi eta leku adierazgarrienetatik pasatzen den 28 kilometroko ibilbidea.

500 pertsona baino gehiagok bildu ziren, atzo, Donibaneko zelaian Mello Sariaren hirugarren edizioan parte hartzeko; zale zein profesionalentzako froga,  oinez edo korrikan egitekoa.

Lasterketaren sailkapenei dagokienez, gizonezkoen mailan Ismael Razga izan zen garailea, Javi Olabarriaren, iaz hirugarrena, eta  Xabier Gonzalezen aurretik.  Emakumezkoen kasuan Sandra Sevillanok helmuga zeharkatu zuen lehena izan zen,  Montse Vazquez, iazko irabazlea, bigarrena eta Laura Veronika Carrillo hirugarrena.

Muskizko korrikalarien sailkapenari dagokionez Jorge Berezo izan zen txapelduna, Azibar Santor bigarren eta Javier Garcia hirugarren. Emakumeen artean Eva Romon izan zen herriko garailea, Raquel Rodriguez eta Maricarmen Mouroren aurretik.

Jose Luis Arredondo Petronorren Ekonomia eta Finantza zuzendaria zenbait sari emateaz arduratu zen.

Argazkiak, hemen.