Herriko Aholkulari-taldearen hirugarren batzarra Muskizen

Herriko Aholkulari-taldeak bere hirugarren batzarra izan du Muskizen. Azkeneko saio honetan Petronorren jardueraren inguruan hitz egin da: Ingurumena, inbertsioak, segurtasuna etab.

Petronorrek proposatutako Herriko Aholkulari-taldea Muskizen bildu zen berriro, pasa den urriaren 8an, Findegiaren jardueraren inguruan mintzatzeko. Hirugarren saio honetan zehar Petronorren ordezkariek, 2015 ekitaldian,  Ingurumenean 11 milioi euro inbertituko direla informatu zuten –ura araztatzeko plantaren funtzionamenduaren eta Itsas-terminalaren hobekuntzan gastatuko direnak, gehienbat- baita industria segurtasuna hobetzeko 14 milioi euro erabiliko direla gaineratu ere. 

Topaketan, erakundeen ordezkariei, laster izango diren erretretak direla eta langileen aukeraketa zein prestakuntzarako Petronorrek,  erakundearen egitura berrira begira,  jarraitzen duen sistema ezagutarazi zitzaien: gutxi barru 30 pertsona gehiago aukeratuko dira ikastaroa egiteko, Findegiaren produkzio unitateetan praktiketan dauden 25ez gainera.

Meatzalde Bizirik ekologista taldearen eskakizunez, Petronorren ordezkariek Muskizko airearen kalitatea ona dela frogatzen duten datuak aurkeztu zituzten. Beraien datuak herriko udalak, Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntzaz, egindako ikerketaren emaitzekin bat datoz.

Petronorren ordezkari Jose Ignacio Zudaire Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendaria, Fran Fernandez zuzendariorde teknikoa, Elias Unzueta Konbertsio burua eta Gualber Atxurra Erakunde Harremanen teknikaria izan ziren.