Petronorrek Ideien Kudeaketarako barne Sistema abian jarri du

Petronorrek Ideien Kudeaketarako barne Sistema abian jarri du, hauen sorkuntza sustatzeko asmoz, balio handiko ondarea baita, etorkizuna bermatzeko bultzatu eta modu egokian gestionatu behar dena.

Ideia berriak aktiborik garrantzitsuenak dira edozein erakundean, instalazio fisikoak, hornikuntza teknikoak  eta ekoizpen unitateak bezain beste. Bere etorkizuna bermatu nahi duen enpresak ideia berrien sorkuntza sustatu behar du, izugarrizko ondasuna baita, bultzatu, baloratu eta modu egokian kudeatu beharrekoa.

Helburu honekin Petronorrek, duela gutxi, Findegiko langile guztiei zuzendutako etengabeko kudeaketa sistema abian jarri du, ideia guztiez arduratzeko, kudeatzeko, aztertzeko, baloratzeko, erantzuteko eta bere behin-behineko abiaraztea zein osteko garapena diagnostikatzeko kapaza den giza taldea buru.

Hori guztia ideien etengabeko harrerarako informatika aplikazio gardenean oinarrituta dago. Ideia guztiak berdintasunez kontutan izango dira, parametro antzekoz aztertuak eta salbuespenik gabe irizpide objektiboz baloratuak, gainera bere sustatzaileekin hizketa jarraitua garatuko da.