Salazar Jauregiak eta Mu

Petronorren instalazioen barruan kokaturik dagoen Salazar Jauregiak eta Muñatoneseko Gazteluak ateak zabaldu zizkieten 115 bisitariei, larunbatean, Monumentuen eta Toki Historikoen Nazioarteko Egunean.

Monumentuen eta Toki Historikoen Nazioarteko Egunean, 115 pertsonek, taldeetan banaturik, (100 pertsona baino gehiago itxarote zerrendan geldituz), Muñatones Gaztelua bisitatu zuten eta, Petronorren baimenaz, Findegiko instalazioen barruan kokaturik dagoen, Salazar Jauregira gerturatu ziren,  larunbatean.

El Pobaleko Burdinolak antolatutako Muskizko Monumentuen kultura ondarearen maratoiaren bigarren edizio honen helburu nagusia Muskizko historia ondarearen bi elementu garrantzitsu balioestea izan da, Bizkaian bakarrak direnak eta El Pobaleko Burdinolara loturik daudenak: Muñatoneseko Gaztelua eta Salazar Jauregia; beren jabeek Pobal eraiki baitzuten XVI mende hasieran.