Sestao River eta Danok Bat, Muskizko Aste Santuko I. Futbol Txapelketaren irabazleak

Sestao Riverren haurrek eta Danok Baten benjaminek, Muskizko Malecon zelaian, J. D. Somorrostrok eta Petronorrek antolatutako, Aste Santuko I. Futbol Txapelketa irabazi dute pasa den asteburu honetan.

Meatzaldeko, Kantabriako, Las Arenaseko eta Bilboko taldeetako 210 gazte inguru pasa den asteburu honetan bildu ziren Muskizen Aste Santuko I. Futbol Txapelketan parte hartzeko. Lehiaketa J.D. Somorrostroren benjaminen gurasoek antolatu dute eta Petronorrek babestu du. Benjamin mailan Danok Bat izan zen garaile, Somorrostrori finalean 2-3 irabazi ostean. Beraz, Muskizko taldea bigarren gelditu zen, Retuerto, Portugalete, Romo, Trapagaran, Gallarta eta Sestao Riverren aurretik. Haurren mailan Sestao River izan zen garailea, F.C. Reinosaren Naval taldeari 2-0 irabaziz. Gauzak horrela, Navalen atzetik Somorrostro izan zen hirugarren Salesianos laugarren, Amistad bosgarren eta Trapagaran seigarren. Begoña Romo Petronorren Kanpo Harremanetako arduraduna, Gontzal Riancho Muskizko Udalaren zinegotzia eta Luis Miguel Perez J.D. Somorrostroren presidentea trofeoak ematez arduratu ziren.

Carlos Javier Portal J.D. Somorrostroren benjamin taldearen entrenatzailea, eta antolatzaileetako bat, pozik aurkeztu zen txapelketak izandako harrena onagatik “jende asko etorri da, 800 pertsona inguru partaide eta ikusleen artean. Gainera, 1 euroko prezio sinbolikoan saldutako sarrerekin bildutako dirua Muskizko ongintzako elkarteren bati emango zaio”. 

Argazkiak, hemen.