Petronorrek, Zierbenak eta Digipenek destilazio-dorrearen erreprodukzio digitala gauzatzeko hitzarmena sinatu dute

Petronorrek, Zierbenako Udalak eta Digipen teknologia-institutuak, egoitza udalerrian bertan duenak, lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur maketa-prototipo elkarreragilea digitalki eraikitzeko. Findegiaren destilazio-dorrea erreproduzitzea du helburu eta funtzio adierazgarrienak birtualki garatuko ditu.

Proiektuak 15.000,00 euroko aurrekontua aurrez ikusten du eta Petronorrek oso-osorik finantzatuko du. Horrez gain, edukiak zorroztasunez diseinatu eta, bide batez, irudikapen grafikoa zehatza izateko informazio teknikoa eskainiko du. Zentzu honetan Andreu Puñet Petronorren kontseilari ordezkariak hurrengoa aipatu du: “Digipenek eskainiko digun teknologiari esker destilazio zutabeen, gure findegi zein inguruaren ikuspegia osatzen duten bi dorre handi hauen, barruan gertatzen dena ezagutzera emateko kapazak izango gara. Une gogoangarria dela uste dut”.

Hala, Petronorrek tradizioz fisikoak izan diren maketak digitalizatzeko urratsa ematen du, Udalak udalerrian oinarri teknologikoa eta berriztatzailea duten enpresen lana bultzatzen du eta DiGiPen enpresak bere ikasleei egiazko proiektuen gainean zuzenean lan egiteko aukera ematen die. Ignacio Otalora Digipen-Bilboren zuzendari nagusiak hitzarmenaren pare bat aspektu azpimarratu ditu: “bere izaera berritzailea eta gure ustez ezagutzaren transferentzia eredua dela”.

Hasteko, hitzarmen honek etorkizun hurbilean jarduera-bide berriak irekitzen ditu. Marce Elorza Zierbenako alkateak hurrengoa esan du: “Petronor enpresa eta Digipen unibertsitatea dauzkagu, lehenak dira. Borroka eta berrikuntza bikaintasunera heltzen laguntzea espero dut”. 

Prentsa Oharra, hemen.

Argazkiak, hemen.

Bideoa, hemen.

Bideoa Youtuben, hemen.