Kamiseta eta aro berria Athleticentzako

Athleticek bere kamiseta gorrizuri berria ezagutzera eman du, Kutxabanken logotipoarekin lehena, Petronorren ikurra zazpi denboraldietan zehar eraman ostean.

2008. urtearen amaieran Petronorrek eta Athletic Klubak babes hitzarmen historikoa sinatu zuten. Lehen aldiz bere 110 urteko historian Athleticek enpresa pribatu baten publizitatea eramango zuen bere kamisetetan. Hortik geroztik, lanaz, esperientziaz eta arrakastaz betetako (Kopa txapelketan 3 txapeldun-orde, Superkopan txapeldun-orde 1 eta UEFA-ko Kopan txapeldun-orde bi) zazpi urte igaro dira. Ibilbide luzea eta arrakastatsua, Athleticek eta Kutxabankek hasiko duten aro berriari Petronorrek iragartzen dion berbera; denboraldi berria 2015/2016ko kamiseta gorrizurian jadanik islatu dena.

Nike Footballek diseinatutako kamisetak diseinu berritzailea erakusten du, ohiko marra zurigorrietan aldaketa erakargarria erakutsiz: aurten bost marra izango dira eta zabaleran eta ikusgarritasunean irabaziko dute. Bihartik aurrera elastikoa salgai izango da.