380 pertsona baino gehiagok Repsol Racing Tourra bisitatu zuten Muskizen

Repsol Racing Tourra Muskizen.

Repsol Racing Tour erakusketa ibiltaria 383 pertsonen bisita jaso zuen Muskizen izan zen bi egunetan zehar (ekainak 24 eta 25). Haurrentzako kanpoko zirkuituak ere 26 umeren partaidetza izan zuen.

Muskizen izandako bi egunetan zehar 383 pertsonek bisitatu zuten Repsol Racing Tourra, konpainiak motor txapelketan daramatzan 45 urteak laburbiltzen dituen erakusketa ibiltari eta interaktiboa. Barrualdean Marc Marquezen motorra, 2013an bere lehen MoToGP Mundiala irabazi zuenekoa, Dani Pedrosaren txapelketarako jantzia eta Repsolen historiaren hainbat argazki zein produktu ikusi ahal izan dira. Gainera, kanpoko zirkuituan 26 ume parte hartu zuten jostailuko motor txikiekin.

Muskizen izandako denboran zehar podiumean 195 argazki atera ziren; bertan bisitariek Marquez eta Pedrosarekin, birtualki, argazkia ateratzeko aukera izan zuten. Horrez gainera, MotoGP mundialerako hiru sarrera zozkatu ziren eta 10 erregai bale banatu.