Eusko Jaurlaritzak eta Petronor-Repsolek Oil&Gas sektoreko hornitzaileen plataforma sortuko dute

Arantxa Tapia eta Emiliano Lopez Atxurra hitzarmena sinatzen.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiak eta Petronorren presidentea Emiliano Lopez Atxurrak hitzarmen markoa sinatu dute gaur Oil&Gas sektoreko hornitzaileen garapen-plana abiarazteko, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen (ZTBES) eta Repsolen teknologia-zentroaren (RTZ) arteko lankidetza markoa egituratzeko.

Eusko Jaurlaritzak eta Petronor-Repsolek lankidetza publiko-pribatua bultzatzeko konpromisoa adierazi dute honela. Izan ere, gizarte-erantzukizuneko tresna eraginkorra da eta enplegua, produktu zein zerbitzu aurreratuak sortzen laguntzen duen ingurua eragiten du, Oil&Gas sektoreko enpresa hornitzaileei dagokienez. Petronor-ek eta Repsol-ek aukeraz betetako plataforma osatzen dute, biziki lehiakorra den hornitzaile klusterra garatzeko. Azken bi urte eta erdietan 682 euskal enpresek Petronor-en 357 milioi euro fakturatu dituztela eta, zentzu honetan, Lopez Atxurrak hurrengoa esan du: “hitzarmenak lankidetza plataforma prestatzea du helburu, gure ekoizpen sarea lehiakorragoa eta iraunkorragoa izan dadin, Petronorren dituen tokiko erreferentzien bitartez”.

Hitzarmenaren helburuetako bat produktu eta zerbitzu berritzaileagoak eta aurreratuagoak lortzeko lankidetza markoa sortzea da. Hala, euskal zentro teknologikoek Repsolen teknologia-zentroak bultzatutako proiektuetan parte hartuko dute. “Gure zentro teknologikoak Repsolen teknologia-zentroarekin elkarlanean aritzea, identifikatzea non dauden gure indarguneak, elkarlan hori areagotzea eta askoz ere sendoagoa eta egituratuagoa egitea, identifikatzea ez bakarrik taldeak, Euskadiko pertsona bereziak ere, ezagutza dutenak; nik uste dut gure sarea askoz ere aurreratuagoa eta bikaintasunaren bidean jartzea oso garrantzitsua izango dela” aipatu du Tapiak.

Prentsa Oharra, hemen.

Hitzarmena, hemen.

Argazkiak, hemen.

Bideoa, hemen.