Petronorrek Portugaleteko Nautika Eskolari eman dio bere turbina bateko errotorea

Iñaki Loroño, Javier Ceanuri, Victor Franco, Manuel Clemente eta Txema Franco errotorearekin.
Petronorren isuriak murrizteko politikak Findegiaren ekipo dinamikoen berrikuntza kontutan izaten du, beste ekintzez gainera. Ekipo horietako bat, P1-TBC-0001 lurrun turbina, ordezkatu berri da eta bere errotorea Portugaleteko Nautika eta Itsasontzi Makineria Goi Eskola Teknikoari eman zaio, ikaskuntzan zehar erabili dezaten.

Manuel Clemente Nautika Eskolako Makina eta Ontzigintza Eraikuntzen CTN Saileko zuzendariak eta Iñaki Loroño Termoteknia, Galdara zein Lurrun Turbinen irakasleak poztasunez jaso dute Txema Franco eta Javier Ceanuri eskolaren ikasle ohiak eta Petronorren Fidagarritasun Dinamikoko Sailaren langileen eskakizunez jasotako dohaintza. Ekipo Dinamikoen Tailerreko Victor Francok ere lagundu egin du.

Ekintza honek Petronor eta Nautika eta Itsasontzi Makineria Goi Eskola Teknikoaren harremanak estutzen ditu gehiago. Esan beharra dago harremana duela zenbait urte hasi zela, Fidagarritasun Dinamikoko Sailean bekaduna praktiketan sartu zenean eta baita Txema Franco zein Javier Ceanuri eskolak ematen zuen Masterrean irakasle gisa laguntzen hasi zirenean.