Sandra Sevillano eta Ismail Razga, IV. Mello Sariaren irabazleak

Emakumezkoen podiuma.
Sandra Sevillanok eta Ismail Razgak irabazi zuten atzo Mello Sariaren IV. edizioa, Muskizko mendi eta leku adierazgarrienetatik pasatzen den 23.6 kilometroko eta 2.600 metroko aldeko ibilbidea.

770 pertsona baino gehiagk bildu ziren atzo Donibaneko zelaietan Mello Sariaren laugarren edizioan parte hartzeko, partaidetza errekorrak hautsiz. Zale zein profesionalentzako froga zen (23.6 km) eta oinez edo korrikan egin zitekeen. Txikiek ere beraien ibilbidea izan zuten, 9 kilometrokoa.

Lasterketaren sailkapenak hurrengoak izan ziren: gizonezkoen mailan Ismail Razga izan zen irabazlea, Imanol Goñi eta Ander Barrenetxearen aurretik. Emakumezkoen kasuan Sandra Sevillanok helmuga zeharkatu zuen lehena izan zen, Zuriñe Frutos bigarrena eta Laura Carrillo hirugarrena.

Muskizko korrikalarien sailkapenari dagokionez Jorge Berezo izan zen txapelduna, Alfonso Fernandez bigarren gelditu zen eta Nacho Ferreiro hirugarren. Emakumeen mailan Nerea Liaño garaile bilakatu zen, Marta Antoñana eta Eva Romonen aurretik.

Gualber Atxurra Petronorren Erakunde Harremanetako teknikaria zenbait trofeo emateaz arduratu zen.

Argazkiak, hemen.