Bombardier, XX. Marcelo Gangoiti sariaren irabazle

Iñaki Garcinuño, Angel Toña, Imanol Pradales eta Juanma Seco saria ematen Bombardierreko presidente eta zuzendariari, Alvaro Rengifo eta Iñaki Rojo, hurrenez hurren.
Bombardier enpresak XX. Marcelo Gangoiti saria jaso du gaur Somorrostro Irakas-gunean izandako, eta Iñigo Urkullu lehendakaria buru izan duen, ekitaldian.

Somorrostro Irakas-guneak, SPRI, Bizkaiko Foru Aldundia zein Cebek-en laguntzaz, koordinatzen duen Marcelo Gaingoiti sariak, urtero, Ezkerraldean zein Meatzaldean garatzen den enpresa jarduera omentzen du. Bere XX. edizioan Bombardier enpresa saritu dute “ekoizpenean bikaintasuneko gune aurreratuenetako bat izateagatik mundu mailan”. Espainiako Bombardierren presidenteak, Alvaro Rengifok, saria eskertu du: “enpresarentzat oso sari garrantzitsua da, baita Trapagarentzako ere, enplegua sortuz, industria garapenez eta berrikuntzaz, Euskadiren eta bereziki Ezkerraldearen alde Bombardierrek egiten duen apustua omentzen duelako”.

Ekitaldian zehar Iñigo Urkullu lehendakaria ACB Sestaoko enpresaren langileen egoeraz kezkaturik aurkeztu da, hala ere Ezkerraldeak etorkizun ekonomiko zein soziala duela aipatu du: “arazoak eta zailtasunak gainditu ditu beti eta orain ere. Gure enpresak defendituko ditugu eta etorkizunera begiratuko dugu. Gure lehentasuna da giza garapena ziurtatzea eta hazkuntzan aurrera joatea”.

Borja Liaño Muskizko alkateak, ACBren ekoizpen etenaldiak kaltetuko dituen familiei bere laguntza eskaintzeaz gainera, Marcelo Gangoiti gogoratu du: “Ezkerraldeko zein Meatzaldeko garapenaz arduraturik zegoen pertsona zen. Hiru arlo garrantzitsu bateratu zituen: enplegua, prestakuntza eta enpresa”.

Juanma Seco Somorrostro Irakas-gunearen zuzendariak, bere aldetik, eskerrak eman dizkie enpresari eta langileei, “egunero Bizkaia eta Euskadi arrakastatsuago egiteko lehiatzen dihardutelako. Haiek gabek, zuek gabe, saria ezinezkoa izango litzateke, saria enpresari ematen dio prestigioa eta enpresa prestigioa ematen dio sariari”. Angel Maria Unzueta elizbarrutiko bikari nagusiak ekitaldian ere parte hartu du eta On Marceloren “energia eraldatzailea” gogoratu du.

Imanol Uribe zinema zuzendaria Marcelo Gangoiti sariaren XX. edizioaren gonbidatu berezia izan da. Bertan bere jarduera profesionalaz eta etorkizuneko proiektuaz mintzatu da, bere hurrengo filmaz, alegia, “Lejos del Mar”, apirilean estreinatuko dena.

Alexander Arriola SPRI-ren zuzendari nagusia, Iñaki Garcinuño Cebeken presidentea, Imanol Pradales, Ekonomia Sustapenerako diputatua, Angel Toña Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiken kontseilaria eta Ezkerralde zein Meatzaldeko hainbat alkate eta enpresari, Petronorreko ordezkariak barne, bertan ere izan dira.

Argazkiak, hemen.

Bideoa, hemen.