Portugaleteko Udalak eta CIFP Repelegak herrian Discapp zerbitzuaren ezarpenerako hitzarmena sinatu dute

Ivan Lopez, Mikel Torres eta Jose Ramon Taberna, hitzarmenaren sinaduran.
Portugaleteko Udalak eta CIFP Repelegak herrian Discapp zerbitzuaren ezarpenerako lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur goizean. Mugikorrerako aplikazioa da, Repsol Fundazioak LH Energia egitarauaren bidez garatutakoa, mugikortasun urria duten pertsonei aparkalekua bilatzea erraztuz.

Mugikorrentzako app honek -CIFP Repelegako ikasle izandako Ivan Lopez, Xabier Isla zein Naiara Angulo, Repsol Fundazioaren laguntzaz garaturikoa- ezgaitasunen bat duten pertsonei aparkalekua bilatzea errazten die. Aplikazioak ezinduentzako aparkaleku guztiei buruzko datu basea edukiko du eta, bertan –aparkatzeko lekuan jarriko diren sentsoreei esker- hutsik edo okupatuta dauden plazak erakutsiko dira.

Informazio honek “Google Maps”-en antzeko GPS nabigazio sistemekin lotuko da, erabiltzailea hutsik dagoen aparkalekura bideratuz. Gainera,  hardware zein software librea erabiltzeak bere garapena aurrezten du.

Hitzarmenaren sinaduran zehar Ivan Lopezek hurrengoaz informatu du: “Repelegan frogak egin dira eta ondo atera dira. Orain, maiatzean, Portugaleteko Udalak, Hermanos de la Instruccion Cristiana kalearen urbanizazioa aprobetxatuz,  3 aparkaleku plaza utziko dizkigu pilotua ezartzeko”.

Mikel Torres Portugaleteko alkateak Udalak herrian eskaintzen diren zerbitzu guztietan eragina duen Smart City-aren garapenaren aldeko apustua egiten duela aipatu du,  hurrengoa gaineratuz: “zerbitzu honek herriko mugikortasuna hobetzera bideraturik dago. Discapp-i esker erabiltzaileek beraien lekualdaketetan denbora aurrezten dute eta trafikoa murrizten da”.

Jose Ramon Taberna CIFP Repelegaren zuzendaria, bere aldetik, Ivani eskerrak eman dizkio “bere proiektuaren alde borrokatzeagatik” eta  Portugaleteko Udalari “beti atea irekitzen digutelako”, baina bereziki “proiektuaren garapenean Repsol Fundazioaren laguntza eskerga” azpimarratu du.