Petronorrek Bilboko Sozietate Korala babestuko du

Jose Miguel Lanzagorta, Emiliano Lopez Atxurra eta Iñigo Alberdi.
Bilboko Sozietate Koraleko presidente Jose Miguel Lanzagorta jaunak eta Petronorreko presidente Emiliano Lopez Atxurra jaunak gaur bertan lankidetza hitzarmena sinatu dute; horren bidez, Muskizko findegia Koralaren babeslea izango da hurrengo hiru urteetan. Gainera, koralak 130 urte beteko ditu aurten.

Petronorrek musika elkartearen jardueren garapena finantzatzen lagunduko du; bestalde, eta horren ondorioz, babesleei dagozkien zerga, gizarte eta korporazio abantailak izango ditu. Koralak, bere aldetik, musika udalekuetan deskontua aplikatuko die Petronorreko langileen seme-alabei, baita  ere Bilboko Koralaren Musika Irakasteko Zentroan musikaren hastapenak ikasteko tailerrean matrikulatzen diren horiei.

Horrez gain, Koralak urtero kontzertua emango du hiru abesbatzetako batekin, eta, zehazki, lehenengo kontzertua, Euskeria abesbatzarena, abenduaren 16an emango da Muskizko Meatzari Aretoan.

Hitzarmena sinatu ostean, Sozietate Koraleko presidente Jose Miguel Lanzagortak adierazi du pozik dagoela laguntza honengatik, “guretzako oso garrantzitsua da”. Ildo berean, Petronorreko presidente Lopez Atxurrak azpimarratu du hitzarmenak “musikaren ezagutza eta gure herriaren espiritu  kantaria, harmoniaz, bultzatu nahi duten bi elkarteen indarra” islatzen duela.

Prentsa Oharra, hemen.

Argazkiak, hemen.

Bideoa, hemen.