Etenaldirako, Findegiak antolaketa lan handi eta bizia egin du aurretik, eta, besteak beste, pertsonen garraioa eta ibilgailuen aparkalekuak kudeatu ditu.
Petronorrek, industria gunearen barruan ibilgailuentzako aproposak diren leku guztiak egokitu ostean, La Arena Hondartzan beste parkinga izatea eskatu du. Hortik, bus-anezkaz, langileak garraiatuko dira findegira arte. Lanaldia amaitu eta gero bidaiariak bueltatuko dira aparkalekuetara.
Gainera, etenaldirako 50 pertsona baino gehiago dituzten enpresei garraio kolektiboa erabiltzea eskatu zaie, beraien etxeetatik Petronorrera joateko.
Aparkalekuen planoa, hemen.
Etenaldiko lanlekuen planoa, hemen.
Informazio gehiago, hemen.