El Corte Inglesen erosketa-txartela, orain Waylet app-ean

El Corte Inglesen erosketa-txartelak Repsol Waylet aplikazioarekin bat egin du. El Corte Inglesen erosketa-txartela duten 11 milioi erabiltzaileek app honekin ordain dezakete dagoeneko Petronor, Repsol eta Campsaren zerbitzuguneetan.

Urtean, 600.000 pertsona inguruk erabiltzen dute El Corte Inglesen txartela Petronor, Repsol eta Campsaren zerbitzuguneetan ordaintzeko. Orain Waylet aplikazioarekiko bat-egiteaz profitatu ahal izango dira. Horrela, ordaintzean (erregaia hartzean nahiz zerbitzuguneetako bestelako gastuetan), El Corte Inglesen erosketa-txartela erabiliz gero, bezeroek kontsumitutako guztizko zenbatekoaren % 4 metatuko dute El Corte Ingleseko departamentu guztietako edota Hipercor, Supercor, Supercor Express eta Opencor zentroetako erosketetarako.

Repsol Waylet deritzon aplikazioak mugikorraz ordaintzeko aukera ematen du konpainiaren zerbitzuguneetan, eta bezeroekiko harremanak sustatzen ditu deskontu eta sustapen pertsonalizatuak, ibilbideei buruzko gomendioak eta bestelako informazio praktikoak eskaintzeko.