Euskadiko Orkestra Sinfonikoak “Tantris Ensemble” aurkeztu du Muskizko Meatzari Aretoan

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Muskizko Meatzari Aretoan.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (EOS) “Tantris Ensemble- Moz-Art” aurkeztu zuen larunbatean, Muskizko Meatzari Aretoan, Mozart-en  Divertimento, K. 138,  Schnittke-ren  Moz-Art à la Haydn  eta Shostakovich-ren Ganbera-sinfonia do minorrean  eskainiz.

Carlos Ocañaren gidaritzapean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Wolfgang Amadeus Mozart konpositore austriarrari omenaldi txikia eskaini zion, bere  Divertimento fa maiorrean K.138  joz.

Jarraian, bi biolinentzako eta harizko ensemble txiki batentzako  Moz-art à la Haydn  obra jo zuen, Mozarten amaitu gabeko  Pantomima musikala K. 466  obraren zatiak erabiliz Alfred Schnittkek sortu zuen obra.

EOSek kontzertua amaitu zuen Dmitri Shostakovich-ren  Ganbera-sinfonia do minorrean  joz, konpositoreak faxismoaren eta gerraren biktimei eskainitakoa, bere burua horien artean kokatzen zuelarik. Lan honek gizateriaren alderdi ilunenen estetika konplexua arakatzen du: tristezia, izua, indarkeria, heriotza, hunkipena, mina eta umore sardonikoa.

Petronorren 50.urteurrena dela eta antolatutako kontzertu honen amaieran, findegiaren puzzlea banatu zen bertaratutako guztien artean.