Biltzarraren irekiera saioan Petronorren presidenteak, Emiliano López Atxurrak, etorkizuna orainaldian eraikitzen dela esan du, hurrengoa gaineratuz: “karbono-aztarnaren murrizketa eta ekosistemaren iraunkortasuna dira helburua. Horiek lortzeko, gobernantza sendoa, protagonismo teknologikoa eta indar industriala behar ditugu, hau da, Europaren lidergoa”.
López Atxurraren hitzetan hiriak izango dira trantsizio energetikoaren protagonista nagusi: “hiria da deskarbonizatzeko politikaren neurria ematen digun ekosistema. Energia eta mugikortasuna giltzarrizko bektoreak izan dira hirien bilakaeran, eta halakoxeak izaten jarraituko dute. Orain inoiz baino gehiago”.
Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Juan Mari Aburto Bilboko alkateak ere parte hartu dute irekiera ekitaldi honetan eta bertan Euskadik eta Bilbok, hurrenez hurren, hiri-mugikortasun jasangarriaren alde duten konpromisoa azaldu dute.
Emiliano López Atxurraren hitzaldi osoa, hemen.
El Correoko gehigarria SUM Bilbaori buruz, hemen.