Repsol Fundazioa eta Blanca Marsillach-en Konpainia Bizkaira itzuli dira Antzerki Egokituaren Tailerrarekin

Aurtengo tailerraren kartela.
Repsol Fundazioa eta Blanca Marsillach-en Antzerki Konpainia ondoz ondoko hamargarren urtez elkartu dira, desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako Antzerki Egokituaren Tailerra antolatzeko. Edizio honetarako aukeratu duten antzezlana, Adolfo Marsillach-en “Se vende ático” da, Xabier Olzak egokitu eta zuzendutakoa. Jatorrizko moldaketa izango da, komikoa, freskoa eta, batez ere, parte-hartze bidezkoa, eta Gurutzetako Auzo Etxean (Barakaldo) taularatuko da maiatzaren 28an, goizeko 11:00etan.

Tailer hauetan, antzerkia bitarteko tresna balitz bezala lantzen da, tresna terapeutiko eta hezitzailetzat alegia, parekorik ez duen kultur esperientzia osatuz eta ikusle guztiak esperientziaren parte aktiboa bihurtuz. Horrela, ikuskizun edo jarduera bakoitza desgaitasuna duten pertsonei egokitutako esperientzia interaktibo paregabea bihurtzen da.

Adolfo Marsillach-en lanak senar-emazteak izandako bikote bat aurkezten du, banantzeko prozesu delikatu eta berritzailaren ondoren bikotekide bakoitzak jorratu dituen harreman berriak barne hartuz. Jatorrizko bertsioak hainbat pertsonaia biltzen zituen lau protagonistekin batera, baina ikuskizun honek lau pertsonaia nagusiak ditu ardatz: Andrés eta Marta, lehen ezkonduta zeuden bikotekide-ohiak, eta Lola eta José Joaquín, haien egungo bikotekideak. Horrela, bikote sortu berriek lehengo bikoteen keriak errepikatzen dituztela eta berrikitan dibortziatu diren Martak eta Andresek bikotekide berriek ontzak jotzen ez dituzte konplizitateak eta konfidentziak mantentzen dituztela egiaztatuko dugu.

Repsol Fundazioaren eta Varela Producciones taldearen arteko lankidetza 2009an hasi zen, Tennessee Williams-en El reino de la tierra antzezlana taularatzeko landutako antzerki egokituaren lehenengo programarekin. Geroztik, 10.000 pertsona baino gehiago profitatu dira, hainbat desgaitasun dituzten pertsonei zuzendutako antzerki egokituko proiektu honetaz, kolektibo hori kulturaren bitartez gizarteratzen laguntzeko asmoz.