0,0 geldialdia

Alkohol eta droga kontrola.
Petronorrek aurrerapausoak ematen jarraitzen du alkohola eta drogak kontsumitzeak dakarren arriskuaz kontzientziarazteko eta findegi bateko lanarekin inolaz ere uztartzerik ez dagoela jakinarazteko, izan ere, lan horien konplexutasunaren harira, arreta osoko egoeran eta ahalik eta baldintza fisiko eta psikologikorik onenetan bete behar dira. Hori dela eta, enpresa kontratistetako nahiz Findegiko langileak kontzientziatzeaz gain, Petronorrek laguntza eskatu die inguruko ostalariei, Geldialdian parte hartzen duten langileen otorduetako alkoholaren kontsumoa murrizteko.

Horretarako, Petronor, inguruko taberna eta jatetxeen arduradunekin batzartu da, guztien artean ingurune seguruagoa sortzen lagunduko duten estrategiak lantzeko asmoz.

Konbertsioko Geldialdian, enpresa kontratisten laguntzaz, 281 alkohol kontrol egin ziren, eta 61 droga kontrol.

Alkoholaren nahiz drogen kontsumoarekiko ZERO tolerantziazko jarrera honen helburua ez da inolaz ere ezein ohitura pertsonal edo soziali buruzko balorazio moralik egitea, segurtasuna bermatu eta istripu-arriskua gutxitzea baizik, pertsonen eta ingurunearen mesedetan.