Geldialdia, ingurumenaren babesarekin konprometituta

Petronor.
Ingurumenaren babesa funtsezko helburua da Petronorrentzat. Horregatik, ohiko jardueran, ahalik eta segurtasun mailarik handienak lortzen eta prozesuei, instalazioei, produktuei eta zerbitzuei atxikitako inpaktuak murrizten ahalegintzen da, langileen, kontratisten, berezoen eta gizarte inguruneraren babesari arreta berezia emanez.

Konpromiso horien harira, Petronorrek bi bide jorratu ditu ingurunea babesteko: alde batetik, airera egindako isurpenak kontrolatu, uraren kudeaketa egokiari eutsi, usainak eta zaratak ahalik eta gehien murriztu eta ahalik eta hondakin gehien birziklatzea; eta bestetik, gero eta produktu garbiagoak ekoiztea, abangoardiako teknologiari esker.

Isurpen eta inpaktuen kontrola are zorrotzagoa izaten da geldialdietan. Ekoizpen saileko arloek, Ingurumeneko teknikarien bitartez eta Kalitate eta Ingurumen sailaren laguntzaz, usainek eta zaratek eragin ditzaketen balizko inpaktuak aztertzen dituzte, baita Hondakin-Uren Araztegira bidali beharreko isuriak ere, inpaktu horiek saihesteko edo gutxitzeko aplikatu beharreko prebentzio neurriak ere aztertuz. Hauen artean, ondokoak nabarmen daitezke:

Garbiketa kimikoak: Geldialdi honetan egindako garbiketa kimikoetan, usain txarrak saihesten dituen garbiketa-produktua erabili da. Horrela, usain txarrek eragindako kalteak murriztu eta kolektorean egindako lanen segurtasuna areagotzea lortu da.

-Ekipoak drainatzea: Unitatea gelditzeko eta berriz ere abian jartzeko prozesuan, baliorik ez duen espezifikatu gabeko produktua sortzen da: slopak. Produktu hau ekipoetatik drainatu eta andeletan bildu da, Hondakin Uren Araztegiaren funtzionamendu egokia eragotzi eta usain txarrak eragin ditzaketen isuri handien bidalketa saihestuz.

Hondakin-Uren Araztegira egindako isuriei buruzko prozedura aplikaztea: Andelen sailak gauzatutako prebentzio arloko neurri hau hil ala bizikoa izan da Araztegira iritsitako emariak optimizatzeko eta instalazioaren eraginkortasuna hobetzeko.

Bestalde, Findegiaren jarduerari atxikitako immisio kabinen sarearen bitartez, kontrol-balioen etengabeko jarraipena egiten da Petronorren ezarritako prozeduren arabera, eta parametro horietakoren bat gaindituz gero, inpaktua murrizteko abiatu beharreko ekintza bideratzen da.

Garrantzitsua da, halaber, auzokideen kexak jaso eta Antolaketa sailera ahalik eta azkarren bidaltzea. Hori funtsezkoa da arazoaren kausa edo jatorria aurkitzeko eta dagozkion zuzenketa edo prebentzio neurriak lehenbailehen aplikatu ahal izateko.

Azkenik, hondakinen arloan, sortutako hondakin multzo handia kudeatu, bereizi eta kentzeko jarraibideak zehaztu dira. Gainera, Petronorrek hondakinen kanpo tratamendurako kudeaketan laguntzen du, indarrean dagoen legeriaren arabera eta Findegiaren arau eta prozedurei jarraiki.