Naukasen 2019ko edizioaren arrakasta

Naukas Bilbaoren bederatzigarren edizioa arrakastatsua izan da.
2019an antolatutako Naukas Bilbaoren bederatzigarren edizioa, Estatuko dibulgazio zientifikoko ekitaldirik handiena, arrakastaz amaitu da: ia 20.000 pertsonak jarraitu dute ekitaldi nagusia, Naukas Bilbao (8.100 pertsonak zuzenean eta beste 10.000 pertsonak streaming bidez). Maila goreneko 100dik gora zientzialari eta dibulgatzaileren eskutik, 10na minutuko hitzaldiak, antzezlanak, musika ikuskizunak eta umeei zuzendutako jarduerak bildu ditu.

“Aurtengo edizioko edukien aniztasuna orain arteko handiena izan da, eta hizlariek alderdi zientifikoekin uztartu dituzte giza-kulturaren beste adar batzuei dagozkien osagaiak; hala nola, mitologia, artea, musika eta literatura. Jendearen parte-hartzea ikusgarri izan da. Hiru ekitaldietan (Naukas Pro, Naukas Bilbao eta Naukas Kids) aforoa bete ere egin da. Hortaz, balorazioa guztiz positiboa da”, adierazi du Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrako zuzendari Juan Ignacio Pérez Iglesiasek.

Ekimena, halaber, streaming bidez ikusi ahal izan da EITBn, aurreko edizioetako kopuruak gaindituz: guztira, 10.000 pertsonak jarraitu dituzte hitzaldiak Interneten bitartez. Gainera, 2.772 erabiltzailek euskal erakunde publikoaren Kosmos kanala bisitatu dute plataformara igotako bideoak ikusteko. Kanal sozialen bitartez garatutako jarduera ere oso trinkoa izan da, eta horren adibide garbia dugu ostiralean antolatutako lehenengo jardunaldia, guztira 13.66 txio eragin eta Estatuko trending topic bilakatu zena.

UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak Naukas dibulgazio plataformarekin batera eta Bizkaia Zientzia Plaza jaialdiaren barruan antolatuta, Naukasek Petronorren babesa izan du aurten ere.