Eko rallya ibilgailuen eraginkortasuna baloratzea xede duen lehiaketa da, eta horretarako, ibilgailuek erregulartasuna eta kontsumo baxuak puntuatzeko ibilbidea egin behar dute. Birkarga ultra-azkarreko instalazioak erabili eta etaparik luzeena egun bakarrekoa duen mundu osoko lehenengo rallya izango da, ibilgailuen egungo autonomia-maila jendaurrean frogatzeko asmoz.
Gainera, eko rallya Energia Alternatiboen Espainiako Lehiaketarako eta munduko txapelketari atxikitako 14 proben artean kokatuta dagoen FIA e-Rally Regularity Cup-erako puntuagarria izango da.
Proba Bizkaiko Motorzaleen Errege Elkarteak antolatu du, Petronorren eta Bilboko Udalaren babespean eta IBILen, DS Automobilesen eta Energiaren Euskal Erakundearen laguntzaz.
Lehiaketaren aurkezpenean, Bilbon, Manu Núñez Petronor Innovacióneko zuzendariak Eco Rallya ez dela lasterketa bat gehiago azpimarratu du: “Aldi berean garaien adierazgarria da, guztiok partekatzen dugun ingurumen sentikortasunarena, baita teknologiarik berrienen, berrikuntzaren eta duela gutxi arte desirak ziren horiek nola errealitate bihurtzen ari diren erakusleiho. Zentzu horretan, hasiko den lehiaketa honen alderdi guztiekin identifikaturik sentitzen gara Petronorren”.
Prentsa oharra, hemen.