I. Bilbao Petronor Eko Rallya hirira iritsiko da urriaren 11n, 12an eta 13an

Manu Núñez Petronor Innovacióneko zuzendaria, bere eskuinetan Martín Cabillo Bizkaiko Motorzaleen Errege Elkarteko idazkari nagusiarekin eta Aitor Arzuaga Ibileko zuzendari nagusiarekin batera.
I. Bilbao Petronor Eko Rallya urriaren 11n, 12an eta 13an jokatuko da eta bertan parte-hartzearen munduko errekorra haustu da 47 ibilgailuekin, iaz Montecarlon jokatutako eko rallyko 41 ibilgailuen marka hobetuz. Ibilgailu den-denek 640 kilometro egin beharko dituzte guztira, tarteka Euskadiko mugak ere zeharkatuz. Hiru etapek Areatza izango dute abiapuntu eta helmuga, eta bertan antolatuko diren jardueren artean, nabarmentzekoak dira egungo munduko txapela irabazi duen E Formulako ibilgailua ikusteko aukera, umeentzako karting elektrikoa edo Scalextric zirkuitu profesionala, besteak beste.

Eko rallya ibilgailuen eraginkortasuna baloratzea xede duen lehiaketa da, eta horretarako, ibilgailuek erregulartasuna eta kontsumo baxuak puntuatzeko ibilbidea egin behar dute. Birkarga ultra-azkarreko instalazioak erabili eta etaparik luzeena egun bakarrekoa duen mundu osoko lehenengo rallya izango da, ibilgailuen egungo autonomia-maila jendaurrean frogatzeko asmoz.

Gainera, eko rallya Energia Alternatiboen Espainiako Lehiaketarako eta munduko txapelketari atxikitako 14 proben artean kokatuta dagoen FIA e-Rally Regularity Cup-erako puntuagarria izango da.

Proba Bizkaiko Motorzaleen Errege Elkarteak antolatu du, Petronorren eta Bilboko Udalaren babespean eta IBILen, DS Automobilesen eta Energiaren Euskal Erakundearen laguntzaz.

Lehiaketaren aurkezpenean, Bilbon, Manu Núñez Petronor Innovacióneko zuzendariak Eco Rallya ez dela lasterketa bat gehiago azpimarratu du: “Aldi berean garaien adierazgarria da, guztiok partekatzen dugun ingurumen sentikortasunarena, baita teknologiarik berrienen, berrikuntzaren eta duela gutxi arte desirak ziren horiek nola errealitate bihurtzen ari diren erakusleiho. Zentzu horretan, hasiko den lehiaketa honen alderdi guztiekin identifikaturik sentitzen gara Petronorren”.

Prentsa oharra, hemen.