Petronorren XIX. Operadore Ikastaroa hasi da

Familia-argazkia etorkizuneko 25 operadoreekin batera.
Petronorrek Planta Kimikoko XIX. Operadore Ikastaroa aurkeztu du gaur goizean, berezitasun teknikoetako goi mailako heziketa zikloetako 25 ikasle operadore moduan heztera bideratua.

25 ikasleek –700 hautagaien artean hautatutako 23 gizon eta 2 emakume- dual formatuan heziketa teorikoa zein praktikoa jasoko dute hurrengo 7 hilabetetan zehar, 985 ordu arte. Azpimarratu beharra dago ikasleen %52a Findegiaren inguruko herrietakoak direla.

Lanbide eta Somorrostro Irakas-gunearen kolaborazioarekin egindako, ikastaro honetan hezkuntza eredu berria aurkezten da, zeinetan ikaslea bere prestakuntzaren protagonista nagusia den, ebaluaketa sistema autonomoaren eta Tutoreen Klubaren laguntza izanik.

Gainera, figura berriak sartu dira, hala nola ikastaroko Koordinatzaile Pedagogikoarena, Somorrostro IGtik datorrena, ikaskuntza-emaitzarik onenak lortzeko metodo eta helburu argia jartzen lagunduko duena.

Muñatones jauregian izandako ekitaldian, Jose Gregorio Luque Petronorreko kontseilari delegatuak esan die findegian  “ikasteko eta mugitzeko gogoa duen jendea”  nahi dutela, eta bereziki nabarmendu du segurtasunaren garrantzia.

Ildo beretik, Sergio San Martin Somorrostro IG-ren Enpresa eta Erakundeekiko Harremanetarako arduradunak,  “modu konstantean ikasten jarraitzeko eta zuen inguruan laguntza emateko izango duzuen jende kopuruari erreparatzeko beharra” azpimarratu die.

José Ignacio Zudaire Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendariak, berriz, Petronorren balioez hitz egin die, eta  “konpromisoa eta ikasteko gogoa” eskatu die.

Amaitzeko, Jose María Montserrat Ekoizpen zuzendariak jarduera seguru eta eraginkorra garatzearen garrantzia azaldu die,  “guk ondo egiten badugu, jarduera honek etorkizuna du “.

Bideoa, hemen.