Europako LH zentroetako zuzendariek Petronor bisitatu dute

Europako LH zentroetako zuzendariak, Petronorren.
Europako Lanbide Heziketa zentroetako zuzendariek Petronor bisitatu dute gaur arratsaldean, Eusko Jaurlaritzako eta Confebaskeko kideekin batera, industria gunea eta findegiaren eta Somorrostro Heziketa Zentroaren arteko aliantza estrategikoa ezagutzeko, LHren alorrean.

Petronorreko Fidagarritasun eta Mantenu zuzendari Pedro Boyrak Muñatones Jauregian izan da haiekin, eta bertan Konpainiaren aurkezpen txikia egin die, historia eta ekoizpen eskema azalduz. Jarraian, Maria Gaztelu findegiko talentu-kudeatzaileak Petronorren eta Somorrostro Prestakuntza Zentroaren arteko aliantza estrategikoa azaldu die, lanbide-heziketaren arloan duela 30 urte baino gehiagotik elkarrekin garatzen ari diren esperientziak nabarmenduz, hala nola, planta kimikoko operadore-ikastaroak, lanbide-heziketa dualeko programak, ikastaro berezituak etab. Gainera, komunean dituzten etorkizuneko proiektuei buruz hitz egin du, guztia “ikasteko estilo propio bat definitzeko, hainbat agertokitara egokituko dena eta gure langileak hobeto ulertuko dutena”  lortzeko helburuz. Gainera, “gure ingurunea mugiaraziz, prestakuntza-erreferente bihurtzea”,  nahi dutela azpimarratu du Mariak.

Jardunaldiak –Javier Laiseca eta Sergio San Martín, Somorrostro Prestakuntza Zentroko zuzendaria eta Enpresa zein Erakundeekiko Harremanetarako arduraduna, hurrenez hurren, bertan zirelarik – Findegiko instalazioetatik bisita eginez jarraitu du. Pedro Boyrarekin batera, Kontrol Geletako bat ikusteko aukera izan dute.

Bideoa, hemen.