“Hahatayrekin Birziklatzen” proiektua duela urtebete inguru sortu zen “Hahatay Sonrisa de Gandiol” GKEaren eskutik –horko kidea da Roberto Miguel, Petronorreko operadorea–, eta plastikoek eragindako kutsaduraren ondorioz Senegalgo Gandiol eskualdean sortu den arazo larria konpontzen laguntzea proposatu zion Somorrostro Irakas-Guneari. Gradu Ertaineko eta Goi-Mailako Graduko zenbait prestakuntza-ziklotako ikasleek, irakasleekin batera, erronkari aurre egin eta plastikoak birziklatzeko makinak diseinatu eta fabrikatzeari ekin zioten. Proiektuak, halaber, eskualde horretako emakumezkoen enplegua bultzatzea zuen helburu.
Joan den irailean, ikastetxeko bost ikaslek eta bi irakaslek Senegal bisitatu zuten makinak instalatu eta abian jartzen laguntzeko. Orain, hainbat erakundek aitortu dute egindako lana, Euskadin zein Euskaditik kanpo.