Somorrostro IGren “Hahatayrekin Birziklatzen” proiektuak hainbat sari lortu ditu Euskadin nahiz kanpoan

Proiektuan parte hartu duten Somorrostroko ikasle zein irakasleak GKEren kideekin, Gandiolen (Senegal).
“Hahatay Sonrisa de Gandiol” GKEak Somorrostro Irakas-Guneko ikasleen lankidetzaz gauzatutako “Hahatayrekin Birziklatzen” proiektuak “Garapenerako Lankidetzaren Saria”  lortu du Educo-k, Edebé-k eta Espainiako Ikasketa-Zerbitzu Sareak antolatutako 2019ko Ikasketa-Zerbitzu Sarietan. Gainera, duela aste pare bat, proiektuak Euskalit eta Innobasqueren aitorpena ere lortu zuen, Euskadiko faseko Hezkuntza Sektoreko Berrikuntza kategoriari dagokion “Quality Innovation Award 2019 (QIA)”  golardoa jaso eta nazioarteko QIA sariketako finalista bihurtu zelarik.

“Hahatayrekin Birziklatzen” proiektua duela urtebete inguru sortu zen “Hahatay Sonrisa de Gandiol” GKEaren eskutik –horko kidea da Roberto Miguel, Petronorreko operadorea–, eta plastikoek eragindako kutsaduraren ondorioz Senegalgo Gandiol eskualdean sortu den arazo larria konpontzen laguntzea proposatu zion Somorrostro Irakas-Guneari. Gradu Ertaineko eta Goi-Mailako Graduko zenbait prestakuntza-ziklotako ikasleek, irakasleekin batera, erronkari aurre egin eta plastikoak birziklatzeko makinak diseinatu eta fabrikatzeari ekin zioten. Proiektuak, halaber, eskualde horretako emakumezkoen enplegua bultzatzea zuen helburu.

Joan den irailean, ikastetxeko bost ikaslek eta bi irakaslek Senegal bisitatu zuten makinak instalatu eta abian jartzen laguntzeko. Orain, hainbat erakundek aitortu dute egindako lana, Euskadin zein Euskaditik kanpo.