Bilboko Koralak Muskiz hunkitu du

Bilboko Korala, gaur arratsaldean, Muskizko Meatzari Aretoan.
Bilboko Koral Elkarteko abesbatza mistoak Gabonetako kontzertu bikaina eskaini du gaur arratsaldean Muskizko Meatzari Aretoan, ehun lagun baino gehiagoren aurrean.

Muskizko publikoak Bilboko Koralaren ahotsekin gozatu du; Enrique Azurzaren zuzendaritzapean, Alberto Sáez pianoan eta Loli Hernández eta Estíbaliz Sánchez sopranoen esku-hartzearekin, Gabonetako, sakro-errepertorioko eta euskal folkloreko 15 abesti kantatu dituzte.

“Gloria in excelsis deo”, “Ave María”, “Aita gurea”, “Izar ederra”, “La marimorena” edo “Auld Lang Syne” abestiek hunkitu dituzte bertaratutako guztiak. Baina bereziki azpimarratu behar da “Akerra ikusi degu” eta “Lau teilatu” abestien interpretazioa, publikoaren zati handi bat eserlekutik txaloka altxatu dutenak.

Petronorrek eta Bilboko Koral Elkarteak, mota horretako kultur jarduerak sustatzeko, sinatutako lankidetza hitzarmenaren barruan sartu da kontzertu hau.