Jortxi eta Gotz “Egunean behin” APParen asteko sariaren irabazleak

Jortxi izan da joan den astean, abenduaren 16tik 22ra, egiten ziren 10 galderak erantzun dituen jokalaririk onena eta azkarrena. Hori dela eta, asteko saria jasoko du, Petronorren babesaz: gau bat, afaria, gosaria eta bi lagunentzako spa zirkuitua Artzentaleseko Amalurra hotelean. Jokoan parte hartu duten 58981 lagunen artean opari hau ere zozketatu da, eta Gotz izan da irabazlea.

“Egunean Behin” mugikorrerako aplikazio da – Android zein Iphonerako –, CodeSyntax enpresak sortua. Erabiltzaileek 10 galderako galdetegi bat erantzun beharko dute (egunean behin, egunero partida bat), ahalik eta denborarik laburrenean. Astean zehar jokatutako 7 partidetan onena izan denak oparia jasoko du igande gauero; eta astelehenetan partida berria hasiko da. Gainera, jokoan parte hartzen duten guztien artean sari bera ere zozkatuko da.

Datu basean kultura, kirola, matematika, geografia, literatura eta abarreko 50.000 galdera gehitu dira. Aplikazio honen helburua euskaldunei beren hizkuntzan jolasteko eta gozatzeko aukera berria eskaintzea da, hori guztia euskaraz eta euskarazko unibertsoko galderekin.

Jolasteko aplikazioa hemen jaitsi daiteke:

-Android: https://play.google.com/store/apps/details?id=com.codesyntax.eguneanbehin

-IOS: https://apps.apple.com/us/app/egunean-behin/id1450264469?l=es&ls=1