Repsol Fundazioaren eta Blanca Marsillachen Konpainiaren Antzerki Egokituko Tailerra Bizkaira itzuliko da

Entremeses antzezlanaren kartela.
Repsol Fundazioak eta Blanca Marsillachen Antzerki Konpainiak (Varela Producciones) bat egin dute aurten ere, desgaitasuna duten eta ez duten antzezle profesionalek taxututako Antzerki Egokituko Tailerra delako integrazio-programa antolatzeko. Entremeses  antzezlana taularatuko dute, Xabier Olzak zuzendutako Muñoz Secaren eta J.M del Llanoren egokitzapena. Moldaketa komiko eta freskoa izango da, eta batez ere parte-hartzailea, eta apirilaren 15ean antzeztuko dute Gurutzetako (Barakaldo) Auzo Etxean, goizeko 11:00etatik aurrera.

Tailerretan, antzerkia bitarteko tresnatzat lantzen dute, ikusle guztiak antzezlaneko kide aktiboak bihur daitezen. Horrela, ekitaldi edo jarduera bakoitza desgaitasuna duten pertsonentzat egokitutako esperientzia interaktibo desberdina izan ohi da.

Repsol Fundazioaren eta Blanca Marsillachen Varela Producciones antzerki sozialeko konpainiaren arteko lankidetza 2009an hasi zen, Tennessee Williamsen “El reino de la tierra” antzezlanarekin. Geroztik, milaka pertsona profitatu dira bestelako gaitasunak dituzten pertsonei zuzendutako antzerki egokituko proiektu honetaz, kolektibo hori kulturaren bitartez gizarteratzen laguntzeko asmoz.