Dena den, “pandemiak europarron ahulezia estrukturalak nabarmendu” dituela dio eta ohartarazten du “Europan denok batera joan ezean luzaroan aza jaten egongo” garela. Egoera honetan, López Atxurrak beharrezko ikusten du Espainiak erakustea baduela EBtik heltzen diren dirulaguntzak baliatzeko gaitasuna, beti ere “irizpide logiko batekin, apustu teknologikoa indartuta, esaterako”.
Europan zenbait merkantziaren ekoizpena berreskuratzea nahitaezko den aipatzen zaionean, bere buruari galdetzen dio nola den posible “ez gaitezen gai izan maskarak edo arnasgailuak fabrikatzeko” eta Txina bezalako herrialdeen aurrean “muga teknikoak, kalitatezkoak, homologaziozkoak edo-ta lan mailakoak eta isuriei dagozkienak ezarri ahal izatea” defenditzen du.
López Atxurraren irudiko, enpresa handiek “modu serioan” egin behar dute lan etorkizunari begirako euren egoera sendotzeko eta “enpresa txiki eta ertainak eta autonomoak lehentasun estrategikoa” direla irizten dio “katebegi ahula direlako eta babesa eman behar zaielako”.
Petronorri buruz, “ongizate sozialaren motorra”, plan estrategikoan ezarritako helburu guztiei eutsiko zaiela jakinarazten du: “Beste kontu bat da orain inbertsio horiek doitu egin behar ditugula, euro bakoitza beharrezkoa dela bermatzeko. Inbertsio eraginkorrik gabe ez dago etorkizunik, ez guretzat ez inorentzat”, amaitzen du.