Muskizko HUA handitzeko proiektuaren eta lanen kontratua sinatu dute

Bilbao Bizkaia Uren Partzuergoak Muskizko Hondakin Uren Araztegia (HUA) handitzeko proiektuaren eta lanen kontratua sinatu du, eraikuntza proiektuaren erredakzioari bide eginez, sei hilabeteko epea daukana, eta aurreikusita zegoen legez lanak azaroan hasi ahal izango dira, Alarma Egoeragatik ezarritako jarduera ez premiazkoen geraldia dela-eta epe administratiboak geratu diren arren.

Muskizko HUAren handitze eta berritze lanek ia 12,4 milioi euroko inbertsioa ekarriko dute. Prozesu biologikoari begirako teknologia berritzaile batek araztegia beti operatibo egon dadin ahalbidetuko du, baldintza ezinbestekotzat jo baitzen hala izatea, eraikinaren efluenteak eskatutako parametroak betetzen jarraitu behar duenez.

Muskizko HUA Euskadiko zaharrenetakoa eta Bizkaiko zaharrena da, baita Galindoko (Sestao) araztegia baino lehenagokoa ere. Gaur egun bere diseinu mugan dagoen emaria hartzen du, batik bat euriteak handiak direnean, udal estolderia sareetako euri-urak gehitzen zaizkiolako.