Petronorrek pultsuari eutsi zion iaz, sei hilabetez bi etenaldi izan zituen ezohiko ekitaldian

2019ko ekitaldiko zergen ondorengo Petronorren emaitza +143 milioi eurokoa izan zen. Mantentze-lanetarako bi etenaldi egin ziren tarte horretan, 129,8 miloiko guztizko inbertsio bolumenarekin eta horietako 64 milioi itsas-erregaietan sufre-kontzentrazio txikiagoa eskatzen duen araudi berrira egokitzera zuzendu ziren.

Orotara iaz 67,7 milioi upel prozesatu ziren, 10,1 milioi tonaren baliokideak. Salmentak 10,3 milioi tona ingurukoak izan ziren, eta horietatik %32 esportazioko merkatura bideratu zen. 2019an, destilazio-jarduera %86,6ra murriztu zen, ia sei hilabetez ekoizpenari eragin zioten mantentze-lanetarako bi etenaldi egin ondoren. 129,8 milioiko inbertsioak egin eta 771 milioi sartu ziren Bizkaiko Foru Ogasunaren diru-kutxan.

Bestalde, Petronorrek 25/25 Plana abiarazi du, 2025ean 2017ko isurketak %25 murrizteko asmoz: plan honetarako 2019an 19,5 milioi euro inbertitu ziren. Petronorrek bere gain hartu du Repsolek 2050ean zero isurpen garbiak dituen konpainia bihurtzeko konpromisoa.

Gainera, Petronorrek Euskadiko gaitasun fotovoltaikoa bikoiztuko duen Ekian deritzon parke fotovoltaikorik handiena sustatu eta horretan parte hartu zuen, MW 1en erosketarekin.

Informazio gehiago