Emiliano López Atxurrak Europaren subiranotasun industrialaren alde egin zuen EOIren webinar batean

Petronorren presidente Emiliano López Atxurrak Industria Antolaketako Eskolaren (EOI) webinar batean hartu zuen parte aurreko asteazkenean Europaren subiranotasun industrialaz mintzatzeko. “Enpresaririk eta industriarik gabe herrialde batek ez dauka ongizate estandar egokirik” adierazi zuen, Estatu Batuekin eta Txinarekin maila berean lehiatzeko “europar subiranotasun industrialaren” alde eginez. “Subiranotasun industriala europar subiranotasunaren pareko da”, erantsi zuen.

‘Biharamuna’ zikloaren baitan eta Industriako Zuzendari Nagusi eta EOIko presidente Raül Blanco Díaz moderatzaile zela, ekitaldiaren abiapuntua izan zen Covid-19aren krisiak agerian utzi duela herrialdeek subiranotasun industrial eraginkorraren beharra dutela osasun, klima eta ekonomia mailako desafioei erantzuteko, globalizazioaren eta balore-kateen erregionalizaziora begirako oraintsuko joerak areagotuz.

Ekitaldiak mahaigaineratu nahi izan zuen zeintzuk diren Europaren eta Espainiaren betebeharrak testuinguru horretan eta zein politikari jarraitu beharko lioketen lehiakortasuna ezezik eremu globalean euren kokapen estrategikoa bermatzeko.

Ekonomia Globaleko EOI Behatokia, Agustín del Valle Eskolako irakasle emerituak zuzendua, EOI Alumniren egitasmoa da noizbehinka ekitaldiak antolatzen dituena espainiar eta nazioarteko ekonomiaren bilakaeraren eta gertaera garrantzitsuenen egunerokoa aztertzeko.

Bideoa ikusi