I+Gko eMovLab proiektuaren buru gisa ari da Petronor

I+Gko eMovLab proiektuaren buru gisa ari da Petronor, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko beste 9 enpresa eta 5 entitaterekin lankidetzan, eta bere helburua teknologia berritzailea eta negozio berriak kontzeptualizatzea eta garatzea da horien bidez euskal industriak mugikortasun iraunkor eta energiazko etorkizuneko agertoki berrietarako bidea egiteko, hiru lan-ildorekin:

-Negoziorako aukera berriak mugikortasunarekin lotutako produktu eta zerbitzu aurreratuei atxikita, mugikortasun osora abiatzeko ibilgailuen konektibitateak eta bestelako elementu publiko/pribatuek emandako datuak aztertuko dituen plataforma sortuko duena.

-Ibilgailuentzako sistema eta osagaien prozesu onenekin trebatzea Tier-1 gisa lekua hartzeko plataforma ibilkor bat garatuz, negozio-molde aurreratuagoak probatzeko oinarri modura baliagarri dena.

-Sorkuntza berriztagarrian eta biltegiratzean oinarritutako sistema energetikoa diseinatzea, mugikortasunaren beharrizan energetikoak modu malgu eta moldagarrian eskaini dezaketenak, ibilgailu elektrikoen birkargarako produktu berrien bitartez, berau erosoagoa, merkeagoa eta efizienteagoa izan dadin.

Petronor da proiektuaren buru eta bertan hartzen dute parte sektorean erreferentziazkoak diren enpresek, Begas Motor, CIE Automotive, IBIL, Ingartek, Ingeteam, Ekide, Masermic, eta ZIVek. Partzuergoak Zientzia eta Teknologiako Euskal Sareko zenbait eragileren babesa du gainera, besteak beste Cidetec, Ingeteam R&D, Petronor Innovación, Tecnalia eta ZIV I+Drena, eta Energiaren Klusterraren laguntza komunikazio eta zabalkundeko lanetan. eMovLab-ek 5,01 milioi euroko aurrekontu onartua dauka 2019-2021 eperako eta Eusko Jaurlaritzako Hazitek programak finantzatutakoa da, Eskualde Garapenerako Europar Funtsaren laguntzaz.