Repsolek bertoko turismoaren eta gastronomiaren aldeko kanpaina abiatu du

Bere Repsol Gidaren bitartez, Repsolek kanpaina bat abiatu du bertoko turismoa eta gastronomia sustatzeko. Barruko mugikortasuna bultzatzea da helburua, eta gozatzeko lekuak aurkitu edo berraurkitzea. Bere azken bi edizioetan, Repsol Gida eta bere Eguzki gastronomikoak Euskadin aurkeztu dira, Donostian hain zuzen.

Uda guztian zehar, Repsol Gidaren kanaletatik promozio eta zozketak abiaraziko dira Repsol Gidaren Eguzkiak dituzten jatetxeetan afaltzeko plazerraz gozatzeko edo esperientzia apartak bizitzeko.

40 urtetik gorako bere ibilbidean, Repsol Gidak beti babestu du bertoko turismoa eta gastronomia, paperezko formatoaren garaitik gaur egunera arte, euskarri digitaletik, Gidak herriz herri esploratzen eta sukaldaritzako balore berriak ezagutarazten jarraitzen baitu bidaiariei inspiraziorik onena eskaintzeko.