Bikaina, Muskiz-Zierbenako hondartzaren ur-kalitatea

La Arena hondartza.
Bainua librea da, eta hondartzaren higiene zein osasun baldintzak onak dira aztertutako Bizkaiko 21 hareatzetan. Honela ziurtatzen du Eusko Jaurlaritzaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak egindako azken kontrolak, lurraldeko bainu-eremuen jarraipena egiteko asteroko programaren barruan.

Uraren osasun-kalifikazioari dagokionez, “bikaina” da honako hondartza hauetan: Muskiz-Zierbena, Ereaga, Arrigunaga, Azkorri, Barinatxe, Sopela, Barrika, Plentzia, Gorliz, Lemoiz, Bakio, Bermeo, Mundaka, Laida (itsasadarraren eremua), Laga (erdialdea), Ea, Lekeitio, Mendexa eta Ondarroa.

Era berean, “ona” da, baina ez bikaina, Las Arenas, Laida (itsas eremua), Laga (eskuinaldea) eta Ispaster hondartzetan.

Gogoratu behar da uneoro errespetatu behar direla COVID 19 Kontingentzia Planean ezarritako neurriak.

Egiaztatu hondartzen okupazio-maila, hemen.