El Pobalek Ondarearen Europako Jardunaldien XX. Urteurrena ospatuko du Petronorren laguntzaz

Delmasen "El viaje pintoresco por las provincias Vascongadas" lana.
Aurten, Ondarearen Europako Jardunaldien XX. urteurrena betetzen da, eta ospatzeko El Pobalek, Petronorren eta Muskizko Udalaren laguntzaz, hiru proposamen berri antolatuko ditu burdinolan eta Muñatones Gazteluan.

Datorren igandean, urriaren 4an, 12:00etatik 13: 30era, Ekaitz Etxeberriak Erdi Aroaren amaieran borroka teknikei buruz egin berri duen doktore tesiaren edukiak ezagutzera emango ditu Muñatones Gazteluan. Bisita gidatu desberdina izango da, dorre honen eta Lope García de Salazar protagonista nagusiaren historia azalduz, eta defentsa-arkitekturan, Bandoen Borrokan erabilitako gerra-teknologia gisa, arreta jarriz..

Larunbatean, urriaren 17an, 11: 00etatik 13: 00etara, Juan Eustaquio Delmas Jaurerriko idazle, ikertzaile, publizista, kazetari eta inprimatzaile ofiziala omenduko da, haren jaiotzaren 200. urteurrenean, Bilboko Arte Ederren Museoaren zuzendari Miguel Zugazaren hitzaldi batekin, Meatzari Aretoan. Bertan, Delmas nabarmendu zen arloei buruz hitz egingo du, bereziki Bizkaiko ondare kultural eta historikoaren alde egindako ekarpenari buruz. Ondoren, Juan González Cembellín historialariak bisita gidatua egingo du Muñatones Gazteluan zehar, monumentu honetatik Delmasek berak El viaje pintoresco por las provincias Vascongadas lana ilustratzeko egin zuen grabatua abiapuntutzat hartuta.

Amaitzeko, urriaren 24an, larunbata, 11: 00etatik 13: 00etara, hitzaldia eta grabaketa tailerra antolatuko da El Pobaleko burdinolan. Tailer honen helburu nagusia grabatuaren historia eta teknikak ezagutaraztea da, arte grafikoen berezko material eta tresnek eskaintzen dituzten aukerak esperimentatzeaz gain. Ana Prestamero eta Javier Gandarillasen eskutik, zuzenean eta urratsez urrats grabatu bat nola egiten den ikusteko aukera izango da, beste estanpazio-teknika batekin: kalkografia.

Plazak mugatuak dira 3 jardueretan; beraz, ezinbestekoa da erreserba 629271516 telefonoan edo elpobal@bizkaia.eus posta elektronikoaren bidez egitea.